Udalak diruz lagunduko ditu langabeek eta enplegua hobetu nahi dutenen formazio-jarduerak

Udalak diruz lagunduko ditu langabeek eta enplegua hobetu nahi dutenen formazio-jarduerak
ETA KITTO 2021, Api 20

Formazio-jarduerak egiten dituzten langabeek eta enplegua hobetu nahi duten pertsonek Udalaren dirulaguntzak jasoko dituzte beste behin. Udalak programa honen beste edizio bat jarri du abian, eta 18.000 euroko partida bat esleitu du horretarako. Dirulaguntzen onuradun izango dira Eibarren erroldatuta egon eta unibertsitate mailakoak ez diren prestakuntza-jarduerak egiten dituzten pertsonak, baldin eta jarduerak 2020ko irailaren 1etik aurrera hasi eta 2021an zehar amaitzen badira; edo 2021ean hasi eta 2022ko ekainaren 30a baino lehen amaitzen badira.

Gehienez 500 euroko laguntza eman ahal izango da pertsona bakoitzeko, eta sartuta egongo dira prestakuntza-jardueraren gastuak, beharrezko materialak eta/edo ikastetxerako garraio-kostuak. Diruz lagunduko da Lanbide Heziketako goi eta erdi mailako graduak egitea, eta enplegagarritasuna handitzen duten ekintzak, hala nola hizkuntzen ikastaro ofizialak edo gidatzeko karneta ateratzea. Aldiz, ez dira sartzen A motako gidabaimena eskuratzeko kurtsoak (motozikletak). Prestakuntza honek enplegagarritasuna hobetzea du helburu eta lan-merkatuan sartzeko aukera gehiago ematea.

Laguntza hau eskuratzeko baldintzak dira Eibarren erroldatuta egotea, gutxienez, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera; 23 urte edo gehiago izatea, 2021eko urtarrilaren 1ean; eta langabezian egotea edo lana hobetu nahian, alegia, urtebetetik beherako iraupeneko kontratuak izatea, lanaldi partzialekoak eta 1.200 eurotik beherako hileko ordainsari garbia —aparteko ordainsarien hainbanaketa barne—  duten kontratuak.

Dirulaguntza jasotzeko beste baldintza bat da eskatzaileak formazio-jarduera erabat gainditzea, hau da, formazio-jarduera eta hura osatzen duten ikasgai guztiak gaindituta izan behar ditu. Hizkuntza-ikastaroen kasuan, formazio-jarduera erabat gainditutzat joko da titulazio ofizial bat lortu bada. Gidabaimena eskuratzeko ikastaroen kasuan, baimena lortzea izango da baldintza. Gainera, beharrezkoa izango da prestakuntza-jarduera amaitzerakoan, asistentzia gutxienez % 85ekoa

HEMEN eskura dezakezue Informazio zehatzagoa

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »