Udalak Ehundu programa jarri du martxan enpresa bat sortu duten ekintzaileei aholkularitza emateko

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Udalak Ehundu programa jarri du martxan enpresa bat sortu duten ekintzaileei aholkularitza emateko
ETA KITTO 2023, Api 27

Ehundu programaren helburua enpresa bat sortu nahi duten pertsona guztiek hasierako prozesuan izaten dituzten zalantzak argitu ahal izatea da eta, horretarako, ezagutu behar diren gaiei buruzko 80 orduko aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzua eskainiko zaie.

Doitasunezko ingeniaritzaren, industriarekin lotutako zerbitzuen, 4.0 industriaren, klima-aldaketa eta energia iraunkorraren, eta kirolarekin lotutako teknologiaren inguruko sektoreek izango dute programa honetan parte hartzeko lehentasuna.

Negozio-plan berritzaile bat garatuta duten pertsonek —plan horren bideragarritasuna bermatuta badago— eta programa sortzeko prozesuan zalantzak argitu beharra dutenek hartu ahal izango dute parte Ehundu programan. Gainera, interesa erakutsi beharko dute aurreikusitako jarduera Eibarren garatzeko.

Ehundu programan izena emateko epea maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik eta https://heldueibar.debegesa.eus/eu/ehundu/ webgunean dagoen formularioa bete behar da. Informazio gehiago behar izanez gero, Oihana Astigarragarekin jar daitezke harremanetan honako helbidean: ekintzaile@debegesa.eus.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »