UniEncounter ekimena astelehenean hasi eta martxoaren 8an bukatuko da Uni Eibar-Ermua BHIn

UniEncounter ekimena astelehenean hasi eta martxoaren 8an bukatuko da Uni Eibar-Ermua BHIn
2019/02/21 eta kitto!

Uni Eibar-Ermua BHIko Informatika sailak orain dela hamairu urte antolatzen duen Uni Encounter ekimena otsailaren 25ean hasi eta martxoaren 8an amaituko da aurten.  Teknologia berriei lotutako jardunaldiek osatzen dute UniEncounter, eta ekitaldi gehienek –hitzaldi, tailer eta sareko joko-lehiaketek–  izaera tekniko eta dibulgatzailea izaten dute, alderdi ludikoa ahaztu barik. Zentzu honetan, UniEncounter ekimenaren barne, aurten ere, “LAN Party kedada” egingo dute martxoaren 1ean eta 2an Hezkuntza Esparruan. Aurten ere 28 ordu jarraian jardungo dute: martxoaren 1ean 16:00etan hasiko dira eta zapatuan 20:00etan emango zaio amaiera topaketari. Hainbat hitzaldi ‘serio’ eskinduko dira, baina eSport izenekoekin zein mahai jokoekin tartekatuko dituzte. Ekitaldi irekiak dira eta parte-hartzeko nahikoa da uniencounter@hotmail.com helbidera idaztea,  Informazio gehiago: http://uniencounter.uni.eus/