Urriaren 15era arte luzatu dute On Ekin lehiaketara proiektuak aurkezteko epea

Urriaren 15era arte luzatu dute On Ekin lehiaketara proiektuak aurkezteko epea
2021/10/13 09:18
eta kitto!
Ekingune elkartearen eskutik martxan dagoen On Ekin enpresa ideia eta proiektu lehiaketarako epea luzatu egin dute, urriaren 15era arte (12:00ak arte). Pertsonen edo enpresen sormena piztu eta sustatzeko asmoz antolatzen den lehiaketak bi fase izango ditu eta proiektuak aurkezteko epea luzatu ondoren, barixakura arte aurkeztu daitezke, info@ekingune.com helbidera idatzita. Gero, epaimahaiak proiektu batzuk aukeratu ondoren, urriaren 28an Armeria Eskolan egingo dute proiektuen aurkezpena. Bertan, hiru proiektu sarituko dituzte eta lehenak 1.000 euro irabaziko ditu, bigarrenak 500 euro eta hirugarrenak 300 euro (azken hau Mariella Saitz Martinezen eskutik, AXA Aseguruen Agente Esklusiboa Eibarren). Gainera, ikusleek gustokoen duten proiektua aukeratu ahal izango dute. Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi onekin@ekingune.com helbidera edo deitu 688 628 065 telefonora. Lehiaketaren oinarriak ikusteko, SAKATU HEMEN.