XXI. mendeko Eibar osatzeko deia egin du alkateak Eusko Legebiltzarrean

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
XXI. mendeko Eibar osatzeko deia egin du alkateak Eusko Legebiltzarrean
ETA KITTO 2022, Urt 13

Jon Iraola alkateak Debabarrena eskualdea onera ekartzeko bileran hartu zuen parte atzo Eusko Legebiltzarrean Ermua, Deba eta Mutrikuko alkateekin batera. Eibarko alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien laguntza eskatu zuen eskualdeko trakzio-proiektu proiektuak garatzeko eta herriko zenbait proiektutan jarri zuen begia. “XXI. mendeko Eibar osatzea izan behar da eskualdearen garapenaren azken helburuetako bat. Gazteak bertan bizi eta euren bizitza bertan garatu nahi duten Eibar bat”, aipatu zuen Iraolak.

Eibarko alkatearen iritziz, “gaur egungo egoerak Eibar, eta eskualdea oro har, garapen baxua edo ertaina duten sektore ekonomikoak mantentzera behartzen du, hiriburuetan eta inguruetan dauden garapen altuko sektoreekin alderatuta”. Horregatik, bere ustez Debabarrena ekonomikoki erakargarri bihurtzeko erakarpen-poloak sortu beharko lirateke erakundeen laguntzarekin.

 

Iraolak Eibarren garatu beharreko zenbait proiekturi buruz egin zuen berba hitzaldian:

– Azitain eta Erisono industria-guneetako ekintza ekonomikoa sendotzea sarbideak hobetuz.

– Hirigune erakargarriagoa sortzea, udal-etxebizitzak berrituz eta degradatuta dauden gunean berreskuratuz.

– Herriko ondare industriala produktu turistiko-kultural bihurtzea.

– Eibar eskualdeko beste herriekin lotzea bidegorrien bitartez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »