Zorionak ludotekak jaso du Gipuzkoako Merkataritza Enpresa Saria

Zorionak ludotekak jaso du Gipuzkoako Merkataritza Enpresa Saria
2022/03/14 eta kitto!
Eibarko Zorionak Kids & Party ludotekak 2022ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa Saria eskuratu du, Gipuzkoako Bazkundeak banatu dituen Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien XXVIII. edizioan. Sari banaketa ekitaldian, besteak beste, Jabier Larrañaga, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua eta Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaria egon ziren. Ekitaldian, bestalde, “10 Bitxiak”, herritarrek aukeratuta Gipuzkoako 10 enpresei ematen zaizkien sariak ere banatu zituzten, eta Debabarrenekoa Eibarko Farmacook-Farmalurrek hartu zuen. Zorionak biei!