Elgoibarko Taupada taldeak “Ikasgaia” antzeztuko du bihar Coliseoan

Elgoibarko Taupada taldeak “Ikasgaia” antzeztuko du bihar Coliseoan
2019/02/07 eta kitto!
Bihar 20:30ean “Ikasgaia” antzezlana eskainiko du Elgoibarko Taupada konpainiak Coliseo antzokian. Edurne Lasak zuzendutako lan honetako antzezleak Sara Iriondo eta Jon Olivares dira eta lanak autoritarismo arriskutsu bilakatzen den lekzio sinple baten istorioa kontatzen du. Batxiller gazte batek klase partikularrak jasotzen ditu irakasle nagusi baten etxean. Horrek geografiaz, matematikaz, linguistikaz eta filologiaz egiten dio berba. Denborak aurrera egin ahala, lekzioa gero eta konplexuagoa egiten da, eta ikasleak jadanik ez ditu bere irakaslearen azalpenak ulertzen. Gaztea, hasieran motibatua eta indartsu sentitzen zen, baina azkenean bere indar guztia galtzen du. Irakaslea, aldiz, hasieran lotsatia eta urduri azaltzen bazen ere, gero eta agresiboago azalduko da. Pertsonaia bien arteko zuloak itzela izaten amaituko du azkenean.

Taupada konpainiak 40 urte bete dituela eta, hori ospatzeko jatorri errumaniarra duen Eugene Ionesco idazle eta antzerkigile frantziarraren “Ikasgaia” izenburuko lan hau ekoiztu dute. Sarrerak 8 euro balio du (6 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

https://www.youtube.com/watch?v=PlUlZYoXEG4