Ainhoa Aldazabal: “Liburu bati beti eman behar zaio aukera bat, inoiz ez dakizulako barruan zer aurkituko duzun”
2019/10/18
07:43
eta kitto!
Ainhoa Aldazabal eibartarra euskal filologoa, literatur feministan aditua eta Skolastika Literatur Zerbitzuetako kidea da. Liburuz inguratuta bizi da. Liburuekin gozatzen du eta herri askotako literatur taldeetan dihardu lan egiten, jendearekin literatura ona partekatzen eta, bide batez, feminismoaren historia erakusten.Tailerrak ematen dituen bitartean, etengabe prestakuntza jaso eta ikerketa-lanak egiten ditu. Bere espezialitateak “Italiako emakumeen literatura” eta “hilekoa literaturan” dira. Literaturaren historian zehar emakumeen testu asko daudela dio, “nahiz eta hauek ezkutuan egon diren”. Soraluzen hil honetan hasiko den tailerra dinamizatuko du, eta Eibarren ere jardungo du ikasturte honetan, Pagatxa emakume taldeak antolatutako literatur txokoan.
- Nolako jendeak hartzen du parte tailer hauetan?
Gehienak emakumezkoak izaten dira, gaia feminismoarekin lotuta egon edo ez. Literatura kontsumitzen dutenen zati handi bat emakumeak dira, zineman bezala. Denetik egoten da, baina orokorrean 40 urtetik gorakoak izaten dira eta jubilatu eta irakasle asko egoten dira.
- Gustu desberdinak daude irakurleen artean?
Oso desberdinak. Hasieran beti esaten diet nik ezin dudala euren gustuekin asmatu. Liburu batzuk irakurtzeko errrezagoak izango dira beste batzuk baino. Normalean jendeak liburua goitik behera irakurtzen du, eta eskertzen da jendeak saiakera hori egitea. Liburu bati beti eman behar zaio aukera bat, inoiz ez dakizulako barruan zer aurkituko duzun, baina 100. orrialdean liburuak ez bazaitu harrapatu hobe da lagatzea.
- Jendeak sorpresak hartzen ditu?
Bai, aurreiritzi asko dauzkagu, eta emakumeen literaturarekin pila bat. Ez dugu pentsatzen Afrikako edo Asiako literatura gustatuko zaigunik. Aurreko urteetako sorpresa handi bat, esaterako, Gloria Fuertes izan zen. Talde gehienetan programatu nuen eta denak oso harrituta gelditu ziren, nahiz eta hasieran jendea oso konbentzituta ez egon.
- Dagoeneko Euskal Herriko literatur txoko askotan diharduzu lanean. Nola hasi zinen mundu horretan?
Literatura beti gustatu izan zait. Karrera bukatzen ari nintzela Skolastikara gerturatu nintzen, ikasketa sasoian alde batera lagata nuen plazer hori berreskuratzeko. Ikastera eta irakurtzera joan nintzen, eta ikasturte hori amaitu zenean Josune Muñoz zuzendariak bertan lan egitea proposatu zidan. Oso lan intelektual eta sortzailea iruditu zitzaidan. Saio bakoitzari zure ukitua eman ahal diozu eta nahi duzun bezala antolatu dezakezu. Hurrengo urte osoa eman nuen formatzen. Literatur kritika feministari buruzko moduloa egin nuen, eta Josunerekin egon nintzen praktiketan leku batetik bestera, berak ematen zituen ikastaroetan parte hartzen. Ordutik jarraitu dut ikasle moduan prestakuntza jasotzen. Skolastikan geografia konkretu batzuetako edo historiako momentu zehatz batzuetako tailerrak ematen dituzte. Ikastaro bakoitza, beraz, desberdina da.
- Ikerketa-lanak ere egiten dituzu...
Bai, eta nik ikertutako espezialitateak emakume italiarren literatura eta hilekoa dira. Artean eta literaturan hilekoa nola errepresentatzen den, hain zuzen ere. Baneukan kuriositatea gaiari buruz eta landuta neukan horretan aditua den Erika Irustarekin. Hilekoari buruzko itzelezko bibliografia daukagu. Testu desberdinekin egiten dugu lan: komikiak, eleberriak, saiakerak, poesiak… eta hilekoaren kasuan ere denetik dago. Guk hilekoaren esperientzia anitzak jaso nahi ditugu. Bere horretan horri buruz ez daude liburu asko, baina guri balio digu liburuaren pasarte batean azaltzen bada edo pertsonaia batek hori zelan bizi izan duen kontatzen badigu. Modu desberdinetan agertzen da. Geografia, historia eta kontestuaren arabera aldatzen da esperientzia hori. Hilekoa tabua izan denez (eta denez, oraindik) hori esate hutsa eta horri garrantzi konkretu bat ematea guretzat esanguratsua da. Eta batzuetan “por ausencia” aztertzen dugu, hau da, hilekoa ez delako aipatzen. Zelan da posible horrenbeste jenderi gertatzen zaion fenomeno bat eta gure bizitza baldintzatzen duena tabu izatea!
- Nola izan da tratatua emakumeen literatura?
Niretzat irakaspen handia izan da ikertuz gero emakumeen testuak erdi arotik ditugula. Baina ez dira erakusten eta kritikatzen. Sistema literarioa ez dago horri begira. Kritika feministak egin duen ekarpen handi bat emakume horiek berreskuratu eta gaur egunera ekartzea izan da. Emakumeen testuak oso ezkutuan egon dira. Eta literaturaren historia egiten denean itzaletan geratzen dira. Baina benetako altxorrak daude. Gaur egungo aldarrikapen berberak dituzte: hezkuntza, bozkak, tratu txarrak gaitzesten zituzten…
- Zer bilatzen du jendeak talde hauetan?
Literaturak bezala, talde hauek helburu desberdinak dituzte: entretenitzeko (aisialdirako), erakusteko eta ebaditzeko erabiltzen dira. Eta plazera ere oso alderdi inportantea da. Horrelako tailerretara datozenak normalean plazerrez datoz. Batzuek, euskeraz direnen tailerren kasuan, liburu bat euskeraz irakurtzeko erronka jartzen diote euren buruari, bestela ez dutelako ohiturarik. Beti saiatzen naiz bestela irakurriko ez lituzketen liburuak ere programatzen. Bestela joera da liburudenda batera sartu eta ikusten duzun lehenengoa erostea. Pentsatzen dugu nahi duguna irakurtzen dugula, baina ez da egia, oso baldintzatuta gaude erosten ditugun lekuengatik, entzuten ditugun kritikengatik... Literaturaren negozioa oso handia da.
- Nolakoa izaten da taldeen dinamika?
Irakurle txokoetan hilean behin elkartzen gara. Liburua irakurrita ekartzen dugu eta gero hori komentatzen dugu. Alde teorikoa dago, beti saiatzen naiz liburua kokatzen eta autoreari buruz dakidana kontatzen, eta beste zati bat konpartitzea izaten da, hau da, liburuari edo gaiari buruzko iritziak elkartrukatzea. Gai sozialak eta politikoak izaten dira. Askotan liburutik ateratzen gara eta kezkatzen gaituzten gauzei buruz berbetan amaitzen dugu. Beste batzuetan jendea pertsonaiekin haserretzen da. Bakoitzak bere irakurketa egiten du eta konturatzen dira agian besteek beste gauza batzuk ikusi dituztela. Literatura fikzioa da eta bakoitzak bere moduan ulertzen du.
- Beti ikuspegi feminista batetik…
Guk zerrenda horiek prestatzen ditugunean gehienetan emakume idazleen liburuak aukeratzen ditugu. Gaiek askotan zerikusi handia daukate feminismoak gaur egun dauzkan aldarrikapenekin, eta saioan bertan beti saiatzen gara ikusten ikuspegi literario batetik non dagoen feminismo hori. Literatur kritikaren tresnekin liburu hori aztertzen saiatzen gara. Horregatik badago parte teoriko bat. Liburua irakurtzen ere ikasi egiten da. Nire metodologian dago autoreari buruzko liburu pila bat eramatea. Horrela gustukoa badute jarraitu dezakete bere lanak irakurtzen. Momentu batzuetan bideoak eta musika ere erabiltzen ditugu.
Urrian hasi eta ekainera bitartean, literatura eta ikuspegi feminista uztartzen dituen ikastaroa eskainiko dute Ainhoa Aldazabal eibartarrak eta Iratxe Retolaza donostiarrak (Emagin eta Skolastika taldeetako kideak) Soraluzeko Zubiko zentro soziokulturalean. Literaturak berezko dituen ezagutzarako bideak eta esperientziarako bideak begirada feminista mamitzeko eta garatzeko baliatuko dira.
Irakurle-taldea hilean behin batuko da Zubiko zentroan, martitzenez, arratsaldeko 19:00etan, eta saio bakoitzean (8 guztira) euskal literatura garaikideko sorkuntza-lan bat izango dute hizpide (lanak liburutegian eskuratu ahalko dira) eta baliteke bestelako aktibitateren batzuk ere tartekatzea. Ikastaroa, ofizialki, urriaren 22an aurkeztuko dute, baina dagoeneko eman daiteke izena errabal@hotsak.com emailera idatzita. Matrikulak 20 euro balio du. Ikastaroa Soraluzeko Errabal kultur elkarteak antolatu du. Informazio gehiago: 639750781 (Ubane).