Arrate Berasaluze: “Egoera larrian dagoenari neurri justuagoekin bertatik irteten laguntzea bezalakorik ez dago”
2021/10/25
06:51
eta kitto!
Gure bailarako Stop Deshaucios elkartea 2012an sortu zen eta, ordutik, etxebizitza arloan gure inguruan izandako hainbat arazo konpontzeaz gain, hainbati beharrezkoak zituzten aholkularitza-lanak erraztu dizkie. Hamarkada atzean lagata, asmo berriei ere ekin nahi die etxebizitzetatik kaleratzeak saihesteko sortutako talde hark eta, hori dela-eta, lekukoa pasatzeko prozesuan dihardu. Arrate Berasaluze dugu “sortzaileetako bat, ez besterik”; baina egindako lanak “merezi duela” guztiz sinestuta, taldean parte hartzera animatzen du jendea. Informazio gehiago: 693 94 13 05, stopdeshauciosbajodeba@gmail.com eta Facebook-eko Stop Deshaucios Bajo Deba.
2012an elkartea osatu zenutenetik hamarkada beteta, erreleboa eskatzeko ordua heldu zaizue?
Urte asko dira pisua betikoen gainean erortzeko eta gustatuko litzaiguke eginkizuna ahal den neurrian partekatzea eta jende berriaren kemena jasotzea. Hori dela-eta prestatu genuen urriaren 20ko bilera Portalean, orain arte egindako lanaren fruituak jakinarazteko eta etxebizitzaren inguruko egoeraren berri emateko. Hori bai, elkartean parte hartu nahi dutenek jakin dezatela ez direla bakarrik egongo; guk hor jarraituko dugu, bai laguntzen eta baita ikasi dugun guztia transmititzen ere. Barixakuan ere prentsaurrekoa eskainiko dute Donostian, Urrezko Danborra jaso zuen Rosa Garcia aktibistaren eskutik, hiriburuan putre fondoaren inguruan sortutakoa azaltzeko; bertako Udala ere fondo horren aurka posizionatu da. Eta azaroaren amaierarako badugu asmoa Portalean batzar antzerakoa egin eta prozesu guzti honi forma emateko.
Zu zeu zelan sartu zinen Debabarreneko Kaleratzeak Stop (Stop Deshaucios Bajo Deba) elkartean?
Aktibista bezala, egunkarian ohar bat irakurri eta gero. “Galerias”-eko parkeko Kasinoan izan zen orduko lehenengo bilera irekia eta han bertan abiatu zen prozesu guztia, udaletako hainbat ordezkari aurrean zeudela. Handik aurrerakoa astero eguen arratsaldetan egiten genituen bileretan joan zen mamitzen eta, hortik aparte, ez genion ezta kale-presentziari muzin egin ere eta ekitaldi jendetsuenetan gure ekimenaren berri ematen saiatu ginen: Estaziñoko Geltoki Market azokan, Elgoibarko Nekazarien Azokan, Debako Zoro Ferian... Orrialdeak banatzeaz gain, gure mahaietan kamisetak, txorizoa, giltzarrapoak... banatzen jardun genuen.
Hala ere, zuen lan garrantzitsuena euren etxeetatik kaleratzeko arriskuan zeudenei laguntza ematean datza. Asko izan dira zuengana jo dutenak, ezta?
Gure sorrerako taldeak ahaleginak eta bi egin ditu aurkeztu dizkiguten arazo guztiei aurre eginez, tartean ehundik gora legezko-espedienteak osatuz; hori gutxi balitz, neurriz kanpoko klausulen arloan 350 kasutik gora izan dira gure aholkuei esker bideratu direnak. Horretan Donostiako Res abokatuen bulegotik jaso dugun laguntza ezinbestekoa izan da, Jose Mari Erauskin eta Maite Ortiz abokatuen bitartez, batez ere. Arlo horretan aitzindariak izan dira eta jurisprudentzia ere ezarri dute hainbat puntutan; ezer kobratu barik, gainera.
Konstituzioak aldarrikatzen duen etxebizitza izateko eskubide batek zelan sortu dezake hainbeste arazo? Legediak neurriz kanpoko erabakiak baimentzen dituelako akaso?
Gauza askori ez diogulako erreparatzen eta jasotzen ditugun bezala onartzen ditugulako sarri. Askotan aipatzen den letra txikiarena ere hor dago, lur-klausulena zer esanik ez... Abokatu askok horrelako puntuei nondik heldu ere ez zekiten. Baina guk ikasi dugu lerro artean irakurtzen, beste gauza batzuen artean. Zorrak zituztela-eta, bankuetatik abisua jasotzean bazegoen jendea, kaka eginda, kartazala zabaltzera ere ausartzen ez zena; justu egin behar ez dena, denbora zure aurka joango delako. Zezenari adarretatik heldu behar zaio eta konponketa bat bilatzen hasi; hori bai, dituzun eskubideez jabetu eta egoerari irteera justuena emateko asmoz.
Egoera larrian zeudenei laguntzeaz aparte, hainbat onura ere lortu dituzue ibilian ibiliaz, ezta?
Hori da, mugitu garelako irtenbideen bila. Arazoei aurre egitean, sasoi batetik hona kasuak ere jaitsi dira, nahiz eta begiak zabalik izaten jarraitu beharko dugun. Bankuei, esaterako, zintzo jokatzeko kodeak onartzea atera dizkiegu, jendeari sinatzen dutena ondo eta argi adierazteko konpromisoa betetzearena. Legeetan ere hainbat aurrerapausu eman dira, oraindik ere asko badagoen arren hobetzeko. Batez ere, jendeari lagundu diogu eurena zena eskatzen, amore ez ematen. Abusua oso zabalduta izan delako gurean: hipoteka-gastuak, Jabetza Erregistrokoak... Beti batzuen gain, bankuak dena libre zuen bitartean... Eta bankuek ere ikusi dute gauzak konpontzen ahalegintzea komeni zaiela; euren ate aurreko mobilizazioak ez dituzte hain gustoko.
Aldi berean, negoziatzeak dituen abantailak ere erakutsi dituzue...
Jakina, epaiketetara jo aurretik gauza asko konpondu daitezkeelako, beti ere horretarako borondatea badago. Hobe delako arazoa kudeatzea kaleratze-agindua jaso baino lehen. Eta arazoa sozializatzean uste osoa dut asmatu genuela. Argi izan dugu beti, eta baita horrela adierazi ere, zorrak ordaindu egin behar direla, baina ez gehiegikeriak; azken horien kontra borrokatu dugu, batez ere. Horrelakoak arlo askotan eman direlako, baita kaleratze ondorengo kasuetan ere, ezin merkeagoko subastekin, esaterako. Salerosketa gaizto horiekin, gainera, klase ertainei laguntzeko.
Egin duzuen ibilbide horretan, zelakoa izan da gertueneko instituzioen jarduera?
Udalak-eta ondo portatu dira, aldamenean izan ditugu hasieratik; bailarako beste herrietakoekin bezala, Mendaroko alkate berak ere bere ardura erakutsi digu askotan. Ezin dugu ahaztu 2015ean Eibarko Udalak herrian kaleratzerik ez zela izango onartu zuela. Gainera, bankuekin-eta izandako negoziazio askotan bertako Ongizate Zerbitzuekin elkarrenganako lan asko egin dugu. Batez ere, bertako langileek kasu askotan beste inork baino hobeto ezagutzen dutelako arazo larrian dagoenaren benetako egoera. Horri guztiari esker, gaur egun sortu daitezkeen arazoei modu egokiagoan erantzuteko dinamika sortu dugulakoan nago, prozesua ere asko azkartu eta hobeto bideratzeko.
Baikor, beraz, hemendik aurrerakoari begira? Kaleratzeak desagertuko direlakoan?
Ez, hainbesterako ez. Pandemiarekin berarekin ere kudeatu behar izan ditugulako hainbat kasu, dozena erdi bat inguru. Orain ere badago bat, Ermuan, konpontze bidean duguna. Gainera, lege-aldaketak astiro doaz, borroka asko egin behar da zeozer lortzeko. ERTE-ak altxatzen dituztenean ere, ikusi beharko zer datorkigun; seguraski, arazo gehiago izango dira alokairuetan hipoteketan baino. Etxebizitza Lege berriak ere ez pentsa hobekuntza askorik ekarriko digunik: gauza garrantzitsuenetan ez da aldaketa handirik nabarmenduko. Iñaki Arriola gure alkate izandakoak ere, komunikabideetan saldutakotik kanpo, ez du aparteko ezer egin jende xumearen alde.
Zu moduko aktibista/ekintzaile batek badu, orduan, harro egoteko motiborik?
Zelan ez! Nahi genuen guztia lortu barik ere, bide itzela egin dugu jendeari gauzak erraztu bidean. Merezi izan du, eta merezi du: edozeinek lagundu dezake, borondatea behar da. Boluntariotza modan ez badago ere, horrelako gauzak betetzen dizute: besteei gauzak errazteko ahalegina beti da aberasgarria. Batzuk euren arazoa konpondu eta taldea lagatzen dutela... Hori da boluntario izatea: inor ez dago derrigortuta, ahal duzun neurrian laguntzen duzu. Baina eskaintzen dugun zerbitzuak abantailak besterik ez ditu.