Belen Ulazia eta Itziar Albizu (...eta kitto! astekariko publizistak): “Herriko bezero guztientzako eskaintza bereziak egongo dira”

Belen Ulazia eta Itziar Albizu (...eta kitto! astekariko publizistak): “Herriko bezero guztientzako eskaintza bereziak egongo dira”
2020/05/19 09:40
eta kitto!
#Eibarrenbadakagu, #Eibarrengastaukot kanpainaren barruan, publizitate-eskaintza eta promozio bereziak jarri ditu martxan …eta kitto! astekariko publizitate-taldeak.  "Bizi dugun egoera berri honetara egokitutako promozioak eskaintzea ezinbestekoa dela" uste dute Belen Ulazia eta Itziar Albizu astekariko publizistek.

Eibarko dendari, ostalari, negozio txiki, enpresa  eta abarrek urte mordoa daramate ...eta kitto!-n publizitatea egiten, Belen eta Itziarrekin harreman zuzenean,  "eta orain, inoiz baino gehiago, euren ondoan izango gaituztela gogoratu nahi diegu".

Kanpaina urte osoan egongo da martxan, eta ordaintzeko erraztasun handiak egongo dira. Belen eta Itziarrek azpimarratu nahi dute edozein behar, kezka edo zalantza izanez gero, eurekin lasai jar daitezela harremanetan:  "Gustora informatuko zaituztegu. Prest ditugun promozio desberdinak, ordaintzeko modu erosoak... azalduko dizkizuegu, eta beti zeuen beharretara egokitzen ahaleginduko gara. Denon artean aurkituko dugu irtenbide bat herriko dendari, ostalari edo negozioei bultzada emateko".

Elkartasuna beharrezkoa den une hauetan bezeroak aurrera egitera animatu nahi dituzte: "Idatzi edo deitu  lasai, eta esan nola lagundu ahal dizuegun.  Oso gustora azalduko dizuegu zuentzat prestatu duguna”.

Eibarren badakagu dendariak logoekin copia