JAIRO ZAVALA, DEPEDRO: “Ustekabean hasitakoa trinkotu egin da”

JAIRO ZAVALA, DEPEDRO: “Ustekabean hasitakoa trinkotu egin da”
2012/04/27 eta kitto!

-Herrialde askotan aritu izan ostean, birako azken kontzertuetako bat da Eibarkoa. Nolako errepasoa egiten diozu birari?
Oso positiboa izan da dena. Ustekabean hasi zen zerbait, gauza trinkoa bilakatu dela berresten du.
-Hainbat lekuren artean, Australian urte amaierako kontzertuan aritu zinen. Nolako esperientzia izan zen?
Udan Gabonetako apaingarriak ikustea arraroa da, eta urte berria ospatzeko Ozeano Indikoan bainua hartzea demasekoa izan zen. Bigarren aldia da hara noana eta uste dut ez dela azkena izango.
-Nolako soinua du Depedrok?
Ezaguna egiten zaizu, aurretik entzun duzula ematen duelako. Ingurumariko musika egiten dudala diote batzuk. Kutsu mediterraneoa dauka, amerikako kantutegiaren zorduna da iparraldetik hegoaldera Afrikako zapore pixkatekin, irabiatua baina ez nahastua, erreferentzia zinematografikoa egitearren, John Barry, Ennio Morricone eta Lalo Schifrin inspirazio handia izan direlako niretzat.
-Loreak toki guztietatik datorkizkizu (“urteko gozamenetariko bat”, dio Billboard Magazineko Fred Millek; “Depedroren mundua genero, melodia zoragarri eta abesti hunkigarrien nahasketa arraro eta eder horietariko bat da”, dio Calexico taldeko Joey Burnsek). Zein modutan hartzen dituzu?
Beti da atsegingarria gauza atseginak entzutea, eta proektu honekin aurrera jarraitzeko gogoa sortarazten dizkidate.
-Nolako izango da Eibarren eskainiko duzu kontzertua?
Banda guztiarekin arituko naiz eta luxuzko gonbidatua izango dugu, Geva Alon, Israleko artista oso interesgarria. Bere talentua eskaintzeko batu da taldera kontzertuan.
-Gauza da ez zaudela geldirik, udazkeneam disko berria kaleratuko duzula adierazi baituzu. Zerbait aurreratu ahal zeniguke?
Tira, ez dakit udazkenerako prest egongo den. Dakidana da berehala hasiko naizela hortan lanean eta oso sentsazio onak ditudala. Aurreratu dezaket sorpresaren bat egongo dela.