Jesus Gutierrez, historialaria: “Herriaren %75 txikituta geratu zen bonbardaketen ondorioz”
2022/04/22
10:27
eta kitto!
Jesus Gutierrez historialariak Eibarko bonbardaketaren 85. urteurrena gogoratzeko programaren antolakuntzan ibili da eta, horrez gain, hitzaldia eta ibilaldi gidatuak eskainiko ditu. Bere elkarrizketaren bideoa ikusi nahi izanez gero, gure YouTubeko kanalean duzue ikusgai.
Programako zein ekitaldi azpimarratuko zenuke?
Programa herritarrekin partekatzea da garrantzitsuena. Goi-mailako hizlariak etortzea garrantzitsua da, baina herritarren parte-hartzea eta zerbait emozionala egitea bilatu dugu. Hainbeste urte pasa ondoren zaila izaten da horrelako bizipenak gogoratzea, baina zoritxarrez, mundu mailan bizi den egoera ikusita, komenigarria da Eibarren bizi izan genuen egoera oroitzea.
Egun batetik bestera bizitza aldatu daiteke.
Hori da. Hemen, 1936ko uztailaren 17an, barixaku batean, Armeria Eskolako ikasleak ikasturte amaiera ospatzen ari ziren. 18-20 urte zituzten eta aurretik zuten bizitzari esperantza askorekin begiratzen zioten. Bat-batean dena aldatu zen eta Gerra Zibilak euren bizitza guztia baldintzatu zuen.
Gerraren ondoren Eibar nola berreraiki zuten azalduko duzu hitzaldian, esperantzazko eta ilusiozko mezua eman nahian. Baina nola?
Herriaren %75 txikituta geratu zen bonbardaketen ondorioz (zenbaki zehatzak ditugu eta badakigu zenbat etxe txikituta geratu ziren). Herria berreraiki behar zen eta hor hazi zen gaur egun ezagutzen dugun Eibar. Etxeak eta tailerrak elkarren gainean hazi ziren eta gure ikurretako bat da hori. Herriko dentsitatea (urte gutxitan biztanleria bikoiztu zen), aldapak eta bestelako zailtasunak ikusita, gaur egun gauza batzuk ulertezinak iruditzen zaizkigu, baina sasoia nolakoa zen ezagutu behar da.
Herriaren berreraikitzea, fisikoa izan ezik, morala ere izan zen?
Herriak inplikazio nabarmena zuen Errepublikarekin eta ezkerrarekin, eta arlo horretan ibili ziren pertsona asko hilda, kartzelan edo erbestean zeuden. Beraz, beharrezkoa zen batasun edo harrotasun espiritu bat sortzea, eta kirol-elkarteen, elkarte gastronomikoen eta horrelakoen bidez lortu zen.
Ibilaldi gidatua nolakoa izango da?
1936ko abuztuan lehen bonbardaketa jasan ondoren, Udalak 16 babesleku prestatu zituen eta biztanle bakoitzak bazekien nora jo behar zuen bonbardaketak gertatuz gero. Horrela, bonbardaketak jasan zituzten toki nagusiak ezagutuko ditugu.