Jone Amuategi, bioteknologian graduatua: “Bioteknologia bokaziozko lana da eta egiten duguna bizi dugu”
2019/05/17
09:04
eta kitto!
Maiatzaren 27tik 30era Ikergazte egingo da Baionan, Euskal Herriko ikerlari gazteen kongresua. Zientzia, natura-zientzia, gizarte-zientzia, osasungintza, arkitektura... arlo ezberdinak landuko dituzte hitzaldi, tailer eta bestelako ekintzetan eta Jone Amuategi eibartarrak kukurruku-eztulari buruz egingo du berba laborategiko kide batekin. Bioteknologia ikasketak egin ditu Amuategik eta masterra egiten dihardu gaur egun.
- Nolakoa izango da zure parte-hartzea Ikergazten?
Ikergazten izena emateko artikulu dibulgatzaile bat aurkeztu behar duzu, eta laborategiko kideok gradu amaieran landu eta orain ikertzen dihardugun gaiari buruzko artikulua aurkeztu genuen, kukurruku-eztulari buruz alegia. Gure proposamena onartu eta gaia aurkezteko aukera eman digute, eta 10 minutuz jardungo dugu ‘Kukutxeztula, gaitz zaharrarentzako konponbide berrien bila’ izenburuarekin. Kukurruku-eztula sortzen duen bakteriarekin eta berak sortzen duen toxina batekin egiten dugu lan, eta biologia molekularra eta azterketa fisikoak egiten ditugu. Gure jarduna modu dibulgatzailean kontatzea da helburua.
- Beraz, hartzaileak ez dira gaian adituak izango?
Arlo ezberdinetako jendea egongo da eta gehienek ez dute bioteknologiaz ezer jakingo, baina nik ere ez arkitekturaren inguruan. Hori da ekimenaren helburua, norberarentzat ezezagunak diren gaietara hurbiltzea.
- Bioteknologia gradua egin duzu eta masterrarekin zabiltza orain. Zein bide hartu duzu?
Biologia molekularra eta biomedikuntzaren inguruko masterra da, baina ikerkuntzara bideratuta dago. Irakasgai aldetik nahiko laburra da, baina horrela denbora gehiago eskaintzen diogu laborategiko lanari.
- Bioteknologia nahiko arlo berria dela esan daiteke?
Ez, bioteknologia orain dela milaka urte sortu zen. Ardoa edo ogia sortzeko prozesuak, adibidez, bioteknologia tradizionala bezala ezagutzen dira. Bioteknologia modernoa bai (ingeniaritza genetikoa oinarri duena), nahiko berria da, hamarkada gutxi daramatzalako.
- Bokazio kontua izan da zure kasuan?
Zientzia gustatzen zitzaidan eta zerbait eman nahi nuen, baina ez nuen nire burua sendagile edo erizain ikusten. Beraz, ikerketaren bitartez gizarteari zerbait eman ahal niola pentsatu nuen eta, bestetik, gauzekiko kuriositatea daukat eta pozik egiten dut lan hau.
- Bioteknologiak nolako ekarpenak egin ahal dizkio gizarteari?
Elikagai-zientziak, itsas-zientziak, energia, osasuna... bioteknologiak adar asko ditu. Gizakiak dituen edozein erronkari aplikatu ahal zaio bioteknologia. Txertoak, antigorputzak eta terapia berriak, adibidez. Ez dira bioteknologiaren eraginez bakarrik garatzen diren gauzak, baina bioteknologiak bere lana egiten du.
- Nolako egoera dago gaur egun zientziaren lan munduan?
Ez da erreza, baina zortea dugu egiten duguna asko gustatzen zaigulako. Ez dago ondo ordainduta, baina bokaziozko lana da eta egiten duguna bizi dugu, eta lortu nahi duguna erdietsi edo emaitza positiboak iristen direnean demaseko poza hartzen dugu. Beste herrialde batzuetan diru gehiago inbertitzen da eta ikerlarien baldintzak asko hobeagoak dira, baina tira.
- Dibulgazioaren bidea hartzea pentsatu duzu?
Beti kontuan izan dugu dibulgazioa eta 2017an eusBIOTEK elkartea sortu genuen EHUko bioteknologia ikasleok, dibulgazioari garrantzia emateko asmoz. Ignazio Zuloaga institutuan bioteknologiari buruz berba egiten egon nintzen eta Zientzia Astean ere hartu genuen parte. Kontua ez da norberak berea bakarrik egitea, egindakoa zabaltzea oso garrantzitsua da, bestela gizartean kontzeptu okerrak zabaldu ahal direlako gai batzuren inguruan. Gizartera hurbiltzea da gure lana eta horregatik da garrantzitsua Ikergazte.