see

Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble zuzenean, gaur iluntzean Coliseoan

Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble zuzenean, gaur iluntzean Coliseoan
ETA KITTO 2019, Urt 18

Musika proposamen berriarekin igoko da Coliseo antzokiko eszenatokira gaur iluntzean Eñaut Elorrieta, 20:30ean hasiko den emanaldia eskaintzeko. Gaurkoan, Ken Zazpi-ko abeslariarekin batera, Kaabestri String Ensemble, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatutako hari boskoteak jardungo du, “sentsazio berriak bizitzera eramango gaituen” kontzertuan. “Harian” izeneko kontzertuan, beraz, bi biolin (Oscar Lopez eta Igor Torre), biola (Arkaitz Martinez), txeloa (Jon Larraz) eta kontrabaxua (Paloma Torrado) entzuteko aukera izango da, Eñaut Elorrietaren ahotsarekin batera. Sarrerak 12 euro balio du (8’5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »