Enrique Zuazua matematikariak 'Txopitea eta Pakea' saria jasoko du barixakuan
2019/12/30
17:14
eta kitto!
Barixakuan (urtarrilaren 3an) emango dio Miguel de los Toyos alkateak Txopitea eta Pakea saria Enrique Zuazua matematikari eibartarrari, 11:00etan Pleno Aretoan hasiko den ekitaldian, “haren lan eredugarriagatik, ibilbide paregabeagatik eta eibartar enbaxadorerik gailenena izateagatik”. Saria emateko proposamena maiatzean egin zuen alkateak, eta abenduaren 20an eman zion behin betiko onespena Gobernu Batzordeak.
Maiatzaren 9an, Alexander von Humboldt katedra, mundu mailako ikertzaileei Alemanian ematen duten saririk garrantzitsuena jaso zuen Berlinen Zuazuak eta, horrela, Matematika Aplikatuen arloan munduko matematikaririk onenen zerrenda osatzera pasatu zen eibartarra. Saria emateko proposamenak jasotzen duen bezala, "hau Zuazuak egiten duen lan handiaren adibide bat baino ez da izan, bai eta haren formazio eta kualifikazioarena ere. Eta zentzu horretan, duda barik, Eibarko enbaxadorerik garrantzitsuenetako bat da munduan zehar. Izan ere, haren izena Eibartik milaka kilometrotara ezagutzen da eta egin dituen ikerketek oihartzun handia izan dute matematiken arloan".
Zuazuaren ibilbidearen mugarrien artean, hainbat zentro akademiko eta unibertsitatetan irakasle gisa egindako lana nabarmentzeko modukoa da, hala nola Minessotako Unibertsitatean, Cambridegeko Isaac Newton Institutuan edo Parisko Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean, besteak beste. Jaso dituen sari aipagarrienen artean, berriz, Zientzia eta Teknologiaren Euskadi saria (2006) eta Matematika eta Informazioaren eta Komunikazioaren Julio Rey Pastor saria (2007) daude, beste askoren artean.
Txopitea eta Pakea saria, Jorge Oteizak Daniel Txopitea margolari eibartarraren omenez egin zuen eskulturaren erreplika, Eibarko Udalak herritar zein talde ospetsu eta garrantzitsuenei egin ahal dien aitortzarik handiena eta garrantzitsuena da.