Erosketak egitean Eroskin lehentasuna emango zaie haurdun, zahar, ezindu eta osasun arloko langileei

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Erosketak egitean Eroskin lehentasuna emango zaie haurdun, zahar, ezindu eta osasun arloko langileei
ETA KITTO 2020, Mar 24

Erosketak egitean Eroskin lehentasuna izango dute haurdun dauden emakumeek, pertsona nagusiek eta ezintasunen bat dutenek. Horiei arreta berezia emango diete goizeko 09:00etatik 10:00etara. Eta goizeko 10:00etatik aurrera, denda itxi arte, berriz, osasun arloko langileek izango dute lehentasuna, akreditazioa erakutsiz gero.

Horrekin batera, janaria saltzen duten denda guztietan bezala, Eroskin ere hainbat neurri hartu dituzte koronabirusaren aurrean (Covid19) eta horien berri eman nahi die bezeroei, “gure lantaldearen eta bezeroen osasuna zaindu eta, premia biziko artikuluen hornitzaile garen aldetik, zerbitzua eta kalitatea bermatzeko”.
Inplementatzen hasi diren azken neurria lehenbailehen kutxa guztietan kokatuko dituzten babes-pantailak dira.


EROSKI hipermerkatuetan eta supermerkatuetan erosketa egitean, honako gomendioak jarraitzea eskatzen dute:

  • Familia bakoitzeko lagun bakarra etortzea soilik
  • Ez etortzea arrisku-taldekoa bazara
  • Eskularruak erabiltzea eta saltokiko zakarrontzira botatzea
  • Eztula egitean, ukondoarekin estaltzea
  • Hobe txartelarekin edo mugikorrarekin ordaintzea, kontaktua saihesteko
  • Erosketa-zerrendarekin etortzea. Geratu etxean eta ezinbesteko erosketak egiteko irten soilik

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »