Errebal Plataformakoek bilera deitu dute gaur arratsalderako Untzagako jubilatu etxean

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Errebal Plataformakoek bilera deitu dute gaur arratsalderako Untzagako jubilatu etxean
ETA KITTO 2019, Ots 19

Gaur arratsaldean, 19:30ean, Errebal Plataformak deituta batzarra egingo da Untzagako jubilatu etxeko lokaletan, “horretara behartuta”. Plataformako Kideek bilera Coliseoan egiten ahalegindu zirela azaldu dute, baina areto txikietako batean egiteagatik Udalak 967 euro ordaintzea eskatu ziela salatu dute. Horren aurrean, Plataformakoek (2008an eta 2011n egin zuten bezala) Portalean egiteko saiakera egin zuten, “baina hor ere orduero 76 euro” eskatu zieten eta, azkenean, Untzagako jubilatu etxera jo dute. Diotenez, “seguruenik auzotarrok biltzea ez die grazia handirik egiten eta horregatik horrenbeste eragozpen! Aitzakia da ez gaudela Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan ez eta irabazi-asmorik gabeko elkarteen Erregistroan ere, alegia, legez osaturiko udal interesentzako elkarteen artean”. Gauzak horrela, jubilatuei eskerrak eman nahi dizkiete, bilera egiteko tokia musutruk laga dietelako.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »