Errebal Plazako taberna gaur arratsaldean zabalduko dute

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Errebal Plazako taberna gaur arratsaldean zabalduko dute
ETA KITTO 2022, Mai 04

Baserritarren postuak zabaldu ondoren, Errebal Plazaren barrualdea gehiago beteko da gaur, 19:00etan taberna zabalduko dutelako. Establezimendu berriaren izena ‘Lusai’ da eta Nelson Da Silva izango da arduraduna.

Venezuelan jaio baina jatorri portugaldarra duen Da Silvak ‘Baratze’ tabernan egin du lan azken lau urteotan eta munduko zenbait tokitan ikasitakoa martxan jarri nahi du Errebalen. “Lusitaniar batek Japoniako eta Hawaiiko sukaldaritzak fusionatuko ditu 0 km-ko produktuak erabiliz”, dio ‘Lusai’-ren gonbidapenak.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »