Errebal Plazia, J.A. Mogel eta Azitaingo La Salleko ikasleen proposamena nagusitu da

Errebal Plazia, J.A. Mogel eta Azitaingo La Salleko ikasleen proposamena nagusitu da
2018/05/11 eta kitto!
Errebalen eraikiko duten eraikinaren izena eta irudia aukeratzeko ikasleek aurkeztutako proposamenen artean "Errebal Plazia", Juan Antonio Mogeleko ikasleek proposatutako izena nagusitu da. Irudia, berriz, Azitaingo La Salleko ikasleena da. Gaur goizean, udaletxeko pleno aretoan zenbatu dituzte herritarrek Pegoran emandako botoak. Guztira, 101 boto eman dituzte eibartarrek. Irabazi duen proposamenak, Errebal Plaziak, 63 bozka jaso ditu; Errebalgunek, 24; Ametsen Plazak, 8; Eibar Kultura eta Merkatuak, 3; Ibarbekuak, 2; eta Errebal Berriak boto bakarra jaso du.
Errebalen sortuko den erabilera anitzeko gunearentzat izena eta irudi korporatiboa aukeratzeko ikasleen arteko lehiaketa antolatu zuen Udalak: Lehen Hezkuntzako ikasleak izenak proposatzeko lanean ibili dira eta irudiarentzat proposamenak, berriz, batxilergoko ikasleek egin dituzte. Sei proposamen izan dira guztira eta apirilaren azken egunetan udaletxeko patioan ikusgai ipini zituzten, jende guztiak ikusi eta botoa emateko.

IMG_5072 IMG_5074

Juan Antonio Mogeleko ikasleen proposamena, Azitaingo La Salleko ikasleen irudiarekin Juan Antonio Mogeleko ikasleen proposamena, Azitaingo La Salleko ikasleen irudiarekin

Arrateko Andra Mariko ikasleen proposamena, Azitaingo La Salleko ikasleen irudiarekin Arrateko Andra Mariko ikasleen proposamena, Azitaingo La Salleko ikasleen irudiarekin

San Andres eskolako ikasleen proposamena, Azitaingo La Salleko ikasleen irudiarekin San Andres eskolako ikasleen proposamena, Azitaingo La Salleko ikasleen irudiarekin

La Salle Isasiko ikasleen proposamena, Ignazio Zuloaga institutuko ikasleen irudiarekin La Salle Isasiko ikasleen proposamena, Ignazio Zuloaga institutuko ikasleen irudiarekin

Aldatzeko ikasleen proposamena, Ignazio Zuloaga institutuko ikasleen irudiarekin Aldatzeko ikasleen proposamena, Ignazio Zuloaga institutuko ikasleen irudiarekin

Amaña eskolako ikasleen proposamena, Ignazio Zuloaga institutuko ikasleen irudiarekin Amaña eskolako ikasleen proposamena, Ignazio Zuloaga institutuko ikasleen irudiarekin