Errigora-ren kanpainarako eskaerak azaroaren 20ra arte jasoko dituzte

Errigora-ren kanpainarako eskaerak azaroaren 20ra arte jasoko dituzte
2019/11/06 eta kitto!
Interesa daukatenek, azaroaren 20ra arte izango dute kanpaina honetarako prestatu dituzten kontserba-loteak erosteko aukera. Eskaerak internet bidez (www.errigora.eus helbidean) jasoko dituzte. Aurten eskaintza berrituarekin datoz, 3 saski izango dira aukeran: beltza (klasikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia).

Errigoraren helburu nagusia da “Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea, urrunekoen ordez bertokoak kontsumitu ditzagun“. Gainera, Nafarroa hegoaldean “euskara ofiziala ez den zonaldeko” euskalgintzari bultzada ekonomikoa eman nahi zaio,  “herrigintza, auzolana,  eta nazio-eraikuntza bultzatuz”. Saski bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango zaio.