Ertibil Bizkaia erakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldean Portalean

Ertibil Bizkaia erakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldean Portalean
2019/10/24 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan inauguratuko dute Portalean “Ertibil Bizkaia 2019”, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen erakusketa ibiltaria. 37. edizioa izango den honetan 83 artistek hartu dute parte, era guztietako 113 lanekin eta, horien artetik, 18 artistaren 18 obra aukeratu dituzte erakusketa osatzeko. Azaroaren 17ra arte egongo da ikustera joateko aukera, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era. Bestalde, bisita gidatuak eskainiko dituzte urriaren 30ean: 18:30ean euskeraz eta 19:30ean gazteleraz (izen-ematea bertan egingo da).