Escuderia Eibar-ko bikotea garaipenarekin bueltatu da Rally Princesa de Asturiastik

Escuderia Eibar-ko bikotea garaipenarekin bueltatu da Rally Princesa de Asturiastik
2019/09/16 eta kitto!
Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberriak (Escuderia Eibar) osatzen duten taldeak garaipena lortu du Sportech koparen barruan Oviedon ospatu den Rally Princesa de Asturias-en. Hasieratik lehia estua sortu zen lehen hiru postuen artean, baina etapa erdiaren ondoren abantaila nahikoa lortu eta garaile atera zen talde eibartarra. Honekin batera, lidergoa bermatu eta hurrengo lasterketarako, 15 egun barru Torres del Rio-n ospatuko den rallyrako prestatzen hasiko dira.