Maiatzaren Lehenaren harira antolatu dituzten ekitaldien berri emateko agerraldia egin dute LAB sindikatuko ordezkariek gaur arratsaldean Untzagan. Iaz ez bezala, aurten berriz ere eskualde mailako mobilizazioak egingo dituzte, “Lan, bizi, herri duina” aurtengo goiburuari jarraituta. Debabarrenerako deitu duten manifestazioa 12:00etan hasiko da, Eibarko Untzaga plazan. Ondoren herri bazkaria egingo da 14:30ean (txartelak sindikatuaren eskualdeko egoitzetan eta hainbat tabernatan; Eibarren Buenos Aires tabernan ipini dituzte salgai) eta 17:00etarakokontzertu akustikoa antolatu dute. Jarraian agerraldiaren bideoa ikus dezakezue:
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri