Eskualdeko pentsiodunek manifestazioa egingo dute bihar eguerdian

Eskualdeko pentsiodunek manifestazioa egingo dute bihar eguerdian
ETA KITTO 2019, Api 12

Debabarreneko Jubilatu eta Pentsiodunen plataformek deituta, zapatuan eskualde mailako manifestazioa egingo da Eibarren, 12:00etan Untzagatik hasita. Orain arteko bideari jarraituta, 2011. eta 2013. urteetako lan erreformak indargabetzea, jasangarritasun faktorea bertan behera lagatzea, andrazkoak gizonezkoekin parekatzea, pentsioen blindaje konstituzionala, KPIa aplikatzea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatuko dute herriko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »