AstraZenecaren txertoa adin tarte gehiagotara zabaltzea erabaki du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak. Hemendik aurrera, 18 eta 65 urte bitartekoei ematea proposatu du, La Vanguardia egunkariak aurreratu duenez. Horiek horrela, AstraZenecaren sendagaia emango zaie 65 urte artekoei, eta Pfizer eta Moderna, berriz, adin horretatik gorakoeit eta bestelako patologiak dituzten gaixoei.
Osasun Publikoko Batzordearen irizpidea eztabaidatuko dute gaur arratsaldean Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluan, eta han berretsi beharko dute erabakia. Zenbait erkidegok eskatua dute adin muga oro ken dezatela, AstraZenecaren txertoa edonori jarri ahal izateko.