Esteban Orozen pintura erakusketa hartuko du Topalekuak hilaren 23ra arte

Esteban Orozen pintura erakusketa hartuko du Topalekuak hilaren 23ra arte
ETA KITTO 2018, Abe 07

Gaur arratsaldean, 19:00etan inauguratu dute Topalekuan, Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan Esteban Oroz artista eibartarraren margolanen erakusketa. Artistak azaldutakoaren arabera, garai ezberdinetako koadroak ipini ditu ikusgai eta, teknikari dagokionez ere, olioak zein bestelako teknikekin egindakoak bildu ditu erakusketarako. Hilaren 23ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik barixakura 19:00etatik 21:00etara eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »