Igandean Etorkinen Nazioarteko eguna ospatu zen Untzaga Plazan. Aurtengoan sortu berri den “DIAPO LETE Senegaldarrak Eibarren”, Kultur Elkarteak antolatutako jaialdiarekin igaro zen eguna. Gainera, asteburu guztian zehar Eibar-Sahara elkarteak 2.eskuko liburu azoka antolatu zuen.
Atzoko egunean herritarrak Untzaga plazan musika, janari, liburuz… ingurutatuta giro ederrean ibili ziren.
Ongi Etorri Berbetaneko partaideak ere bertan ibili ziren ekintza desberdinetan parte hartzen eta Senegaleko kulturara hurbiltzen.