Arragueta kaleko 15. zenbakia erori da

Arragueta kaleko 15. zenbakia erori da
2019/11/13 13:22
eta kitto!
Arragueta kaleko etxebizitza bat (15. zenbakia) erori da gaur 12:30ak inguruan.  11. eta 13. zenbakiak eraisteko proiektua martxan zegoen, baina ez zegoen aurreikusita 15. zenbakia erraustea eta erori egin da. Eraikin honetan bizi ziren bizilagunak atzo irtenarazi egin zituzten eraikinaren egoera oso txarra zelako. Beraz, gaur erori denean ez zegoen inor bertan. Inguruko pegoretako bizilagunak, guztira 40 pertsona, irtenarazi egin dituzte baita ere, segurtasun neurriengatik. Kalea moztuta dago eta erdialdera doazen ibilgailuek Bittor Sarasketa kaletik biratu beharko dute.

WhatsApp Image 2019-11-13 at 13.26.06WhatsApp Image 2019-11-13 at 12.50.44IMG_2694WhatsApp Image 2019-11-13 at 13.26.06

bonberoak eta Arraguetako etxeabonberoak