Eurokopa 2021era arte atzeratu egin dute

Eurokopa 2021era arte atzeratu egin dute
ETA KITTO 2020, Mar 17

Europako Futbol Elkarteen Batasunak (UEFA) bilera egin du Europako 55 federazioekin, koronabirusak eragindako krisiaren aurrean nola jokatu aztertzeko eta, besteak beste, 2020ko Eurokopa bertan behera lagatzea erabaki dute, aurrerago egiteko: Europako Txapelketa atzeratu eta 2021eko udan izango da.

Bideokonferentzia bidez egin duten bileran beste lehiaketa batzuen inguruan (Txapeldunen Liga, Europa Liga eta herrialde bakoitzeko txapelketak) ere egin dute berba eta Aleksander Ceferin UEFAko presidenteak esan duenez, Txapeldunen Ligako eta Liga Europako finalak ekainaren azken astera arte atzeratuko dira; Championsekoa 27an izango da; eta Europa Ligakoa 24ean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »