Europako Sendagaien Agentziak (EMA) Moderna txertoaren aldeko babesa erakutsi du

Europako Sendagaien Agentziak (EMA) Moderna txertoaren aldeko babesa erakutsi du
ETA KITTO 2021, Urt 07

EMAren arabera, 18 urtetik gorako pertsonetan segurua eta eraginkorra da txertoa, beraz, Europako Batzordeak bidea ireki dio.

Covid-19aren aurkako txertoak oniritzia jaso duenez, baldintzapeneko lizentzia eman, eta hemendik aurrera Europar Batasunean banatu ahal izango da.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Twiterren honela zioen: “Moderna txertoa baimendu dugu, Europar Batasunean onartutako bigarren txertoa”.

18 eta 94 urte bitarteko 30.000 pertsonarekin egindako entsegu klinikoetan oinarrituta hartu dute txertoa baimentzeko erabakia. Entsegu horietan ateratako emaitzek adierazten dutenez, sintomak dituztenen kasuan %94,1eko eraginkortasuna izan du txertoak.

EMAk ziurtatu du txertoaren eraginkortasuna kontrolatzen jarraituko dutela, eta horretarako, ikerketa gehiago egingo dituztela aurrerantzean.

16056086890473

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »