Euskadi eremu gorrian sartu da azken orduetako 1139 kasu berrirekin

Euskadi eremu gorrian sartu da azken orduetako 1139 kasu berrirekin
2021/01/22 eta kitto!
Azken orduetan Euskadik 100.000 biztanleko 507,48 kasu pilatu ditu, 14 egunetan, eta, beraz, eremu gorrian sartu da. Positibotasunak %8,7raino egin du gora, atzo baino puntu erdi gehiago. 600 pertsona baino gehiago daude ospitalean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako datuak dira horiek, eta horren arabera, azaroaren 27tik Euskadik ez zuen horren tasa metatu alturik.

13.154 test diagnostiko egin zituzten atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (8.583 PCR eta 4.571 test antigeno), eta horien guztien artetik 1.139 kasu positibo berri zenbatu dira: 174 Araban, 639 Bizkaian, 319 Gipuzkoan eta zazpi EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean.

Atzoko gaitzaren birsorkuntza tasa 1,18koa izan zen, gaur, ordea, 1,21era igo da EAEn (1,23 Araban, 1,23 Bizkaian eta 1,16 Gipuzkoan).