Euskal Herriko Gazte Orkestrako musikariak Eibarren daude udako kontzertuetarako prestatzen

Euskal Herriko Gazte Orkestrako musikariak Eibarren daude udako kontzertuetarako prestatzen
2018/07/16 eta kitto!
Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) musikariak Eibarren daude zapatuaz geroztik, urteroko martxan udako kontzertuetarako prestatzen. Orkestrako 80 bat kidek hartuko dute parte Hezkuntza Esparruko topaketan eta Eibarren emango dituzten egunetan Berlín eta Galiziako sinfonikoetako, Euskadiko Orkestrako eta Musikeneko kideekin ikasteko aukera izango dute.

Uda honetako emanaldiak uztailaren 21ean hasiko dituzte, Hondarribian, Itsas Etxeko auditorioan emango duten kontzertuarekin eta, ondoren, Gasteizen (22an, Printzipal Antzokian), Donostian (23an, Kursaalen) eta Bilbon (24an, Euskaldunan) joko dute. Udarako prestatzen diharduten egitaraua Stravinskyren "Suzko txoria" eta Rachmaninoffen "Piano eta orkestrarako 2. kontzertua" piezek osatzen dute.

EGO kartela