Felix Mugurutza filologo eta euskaltzainak …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako hitzaldian Euskal Herriko mito, ohitura eta errituei buruz jardun zuen atzo arratsaldean . Azaldu zuenez, negua luzea izanik Euskal Herrian, erritu asko argitasunari eskainitakoak izan ohi dira; Santa Agedako makil- kolpeen sinbologia, esaterako, lurra esnatzearekin erlazionatzen dela azaldu zuen. Baina badaude heldutasunarekin erlazionatutakoak ere, zaintza edo babesarekin, uztaren oparotasunarekin lotutakoak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri