“Euskara eta kirola” mahai-ingurua bihar

“Euskara eta kirola” mahai-ingurua bihar
ETA KITTO 2018, Mar 21

Eibar Kirol Elkartearen eskutik eta    Eibarren AKEBAI-rekin lankidetzan  “EUSKARA ETA KIROLA” mahai-ingurua egingo da bihar enter site  (osteguna), 18:30ean, Ipurua futbol zelaian dagoen Formakuntza Zentroan.

ELENA AZPEITIAk aurkeztuko duen saioan atal ezberdinei buruz jardungo dute berbetan hainbat gonbidatuk:  KIROLA ETA GAZTEAK gaiari buruz hitz egiteko  follow site MAITE MAIORA, MARKEL ALBERDI, ODEI JAINAGA, PELLO OSORO eta  MALEN RUIZ DE AZUA jarriko dituzte elkarrekin. Ondoren,  KIROLA, KOMUNIKABIDEAK ETA IRUDI PUBLIKOA gaiari helduko diote  KOIKILI LERTXUNDIk,  MATXALEN ZIARSOLOk,  AITOR MANTEROLAk,  AMETS TXURRUKAk eta ASIER RIESGO.

Ekitaldiari agur esateko EGOITZ TXURRUKA “TXURRU” gonbidatu dute.

Sarrera librea izango da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »