60 lagunek hartuko dute parte bihar egingo den Familia arteko Ginkanan

60 lagunek hartuko dute parte bihar egingo den Familia arteko Ginkanan
2022/05/05 eta kitto!
…eta kitto! Euskara Elkarteak, Astixaren laguntzarekin, “Familia arteko ginkana” antolatu du biharko, maiatzak 6. Jarduerak arrakasta izan du eta tade desberdinetan banatuko diren 60 lagun inguruk parte hartuko dutela aurreratu dute antolatzaileek. Lehen Hezkuntza osoko ikasleei eta haien familiei zuzendutako ekimen dibertigarri hau Untzagan hasiko da, arratsaldeko 17:30etik aurrera, eta asko jota pare bat orduko iraupena izango du Taldeek lehenengo pista Untzagan jasoko dute eta herrian zehar ibiliko dira helmugara heldu arte. Oso proba dibertigarriak izango dira eta sormena eta psikomotrizitatea landuko dira gehienbat.  Parte-hartzaile guztiek jasoko dute saria izango dute amaieran.

.