AEK-k ‘Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!’ izeneko dinamika jarri du martxan

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
AEK-k ‘Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!’ izeneko dinamika jarri du martxan
ETA KITTO 2021, Ots 24

Pandemiak Korrika barik laga gaitu 2021an eta, ekimena ez egiteak dakarren galerari buelta emateko asmoz, AEK-k ‘Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!’ izeneko dinamika jarri du martxan.

Ekimenak hiru ardatz nagusi izango ditu. Batetik, datozen urteetan euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasotzen dituen gutuna helaraziko diete Euskal Herriko administrazio nagusiei.

Beste alde batetik, martxoaren 28an ekitaldi xumeak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan. “Momentu honetan, 45 gune lotuta dauzkagu eguerdiko 12:00etan ekitaldiak aurrera eramateko, baina behin betiko zerrenda ez dugu oraindik itxi”, diote AEK-koek.

Azkeneko ardatz moduan, atzotik hasita eta martxoaren amaierara arte, herritarrek diru ekarpenak egiteko aukera lagatzen dute euren webgunean. “Korrika atzeratzeak zuloa eragin digu aurrekontuan, zalantza barik, eta banku bidezko finantzaketaren bitartez eman diogu erantzuna, hasiera batean. Zorpetze horri ere aurre egin beharko diogu, eta herritarren sostengua nahi dugu. Aurten bultzada txiki bat, eta hurrengo ikasturtean izango den Korrikak babes erraldoia jasoko duelakoan gaude, benetan behar dugu-eta. Ekarpenak webgune honetan egin daitezke, hainbat eratan. Ikusi HEMEN”, diote.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »