Euskaraldiaren bultzatzaileek nabarmendu dutenez "ariketa sozial masiboa" izan da bigarren edizioa

Euskaraldiaren bultzatzaileek nabarmendu dutenez "ariketa sozial masiboa" izan da bigarren edizioa
2020/12/04 20:51
eta kitto!
Euskaraldiaren bultzatzaileek agerraldia egin dute ostiral honetan Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolan, bigarren edizioaren balorazioa egiteko eta erantzunarekin oso pozik agertu dira. Azpimarratu dutenez, bigarren Euskaraldia ere "ariketa sozial masiboa" izan de eta 179.780 lagunek eman dute izena. Esan dutenez, “oso pozgarria da ikustea milaka lagunen konpromisoa berretsi dela eta aurreko edizioan parte hartu ez zuen ahobizi eta belarriprest asko ariketara batu dela", adierazi dute. Euskaraldiari esker indarra hartu duten hizkuntza praktiketan sakontzen jarraitzeko deia ere egin dute ariketaren sustatzaileek.

https://youtu.be/p0TxQEMDpMw