Azaroko Txikitto aldizkaria banatzen dihardute herriko ikastetxeean

Azaroko Txikitto aldizkaria banatzen dihardute herriko ikastetxeean
2021/11/29 eta kitto!
Dagoeneko Eibarko LH-ko ikasleen eskuetan dago azaroko TXIKITTO aldizkaria (hemen daukazu PDF formatoan). Azaleko argazkian Amaña ikastetxeko ikasleak agertzen dira. Izan ere, eskola horretako ikasle talde batek oso proiektu interesgarria du esku artean: beldurrezko pelikula bat sortzea. Eurek egingo dute lan guztia, hasierako ideiatik grabaketaraino, eta gogo handiarekin dabiltza.  Hauxe da eurekin egin dugun bideoa:



“Aitxitxa-amameki berbetan” atalean, Oier Arrizabalaga Aldatze ikastetxeko ikasleak Roberto Perez aitxitxari egin dio elkarrizketa. Roberto Soraluzen jaio zen baina betidanik izan du lotura estua Eibarrekin. Armeria Eskolan ikasi zuen eta jubilatu arte egin du lan Eibarren.  Orain dela hiru urte bertara etorri zen bizitzera.

Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria.

Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.