Baxoa eta Brebeta euskaraz izan arte irmo borrokatzen jarraituko dute
2022/06/03
08:18
eta kitto!
"Azterketak euskaraz, eta kitto" borrokarekin aurrera darrai Ipar Euskal Herriko hezkuntza komunitateak. Brebeta azterketa 15 urte dituztenean kolegioa amaitu ostean egiten dute; eta, bestetik, Baxoa hiru urte irauten duen bigarren hezkuntzako zikloa bukatzean egiten duten froga da (Hegoaldeko selektibitatea). Azkena berebizikoa da ikasleentzat, bereziki, goi mailako ikasketak egin nahi dituzten gazteen etorkizunean. Brebeta urtero 250 bat ikaslek egiten dute Ipar Euskal Herrian eta Baxoa, aldiz, 100 bat ikaslek.
Ikasle hauek haien ikasketa guztiak euskara hutsean egiten dituzte. Azterketa egunean, azterketen arabera, gai batzuk euskaraz aurkeztu ditzakete, baina beste batzuk frantsesez aurkeztera behartzen zaie.
Seaskako irakasle, ikasle eta gurasoen jarrera irmoa da: Baxoa eta Brebeta azterketak osorik euskaraz egin daitezen nahi dute, eta ekinean jarraituko dute helburu hori lortu arte. Elorri Falxa irakasle da Lartzabalen, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan eta iaz uko egin zion azterketak zuzentzeko ardura ofizialari, ikasleak Brebeta frantsesez egitera behartzearen “injustizia” salatzeko; zigortu egin du Frantziako Hezkuntza Ministerioak.
Elorrik esan digunez, "Historia-Geografia eta Matematikako frogak euskaraz aurkeztu ahal dituzte (aztertzeko dokumentuak, hala ere, frantsesez egoten dira), baina azken urteetan berria den Zientzien gaia euskaraz aurkeztea ezeztatzen zaie".
Elorrik dioenez, "azken urteetan, aurrepausoak izan beharrean, atzerapauso handia egin dugu Zientzien gaiarekin: 1994az geroztik gure ikasleek haien Brebeta osoki euskaraz aurkezten zuten. 20 urte atzera goaz debeku berri horrekin".
Ikasleek desobedientziaren bidea hartu dute, haien azterketen zenbait gai osoki euskaraz aurkeztuz, euskaraz zuzenduak izango ez direla jakin arren. Irakasleen aldetik, iaz hasi zuten desobedientziaren jarrera, frantsesezko azterketak zuzentzeari uko eginez, eta aurten ere horrela jarraitzeko asmoa daukate. Gurasoek ekimen ugari antolatzen dihardute, gizartea gaiaz jabetzeko, eta aldarrikapenak ozen entzunarazteko.
Izaera politikoa duen arazoa politikoki konpondu behar dela diote Euskal Konfederaziotik. Hori guztia salatzeko, "Baxoa Euskaraz" dinamikak antolatutako elkarretaratzearekin bat egin eta euskaltzale guztiak deitzen ditu ekainaren 15ean, 12:00etan, eguaztena, Baionako Cassin Lizeoaren aitzinean biltzera.