Bertso saioa antolatu du Debako Zuhatza Euskara Elkarteak uztailaren 3rako

Bertso saioa antolatu du Debako Zuhatza Euskara Elkarteak uztailaren 3rako
2021/06/22 eta kitto!
Debako Zuhatza Euskara Elkartearen aldeko bertso saioa egingo da uztailaren 3an (zapatua), 19:00etan Debako Kalbeton Zumardiko karpan 8ateak 18:30ean zabalduko dituzte). Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi arituko dira bertsotan eta sarrerak 6 euro balio du bazkide ez direnentzat eta 3 euro, berriz, Zuhatza elkarteko kide direnentzat. Sarrerak online eros daitezke www.labur.eus/zuhatzabertsosaioa helbidean edo, bestela, Zuhatzaren lokalean (Ifar kalea, 12 behea, Deba), astelehenetik barixakura, 09:30etik 13:30era.