VI. Gilda Lehiaketa martxan da

VI. Gilda Lehiaketa martxan da
2021/12/15 eta kitto!
Atzo eman zitzaion hasiera ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen VI. Gilda Lehiaketari. Hiru egunez, bihar arte, Eibarko 23 tabernatan gilda bereziak dastatzeko aukera egongo da eta tabernariek bi sari eskuratu ahal izango dituzte. Batetik, herritarrek emandako saria, 150 eurokoa; eta bestetik, epaimahaiaren saria, 150 eurokoa baita ere.

Herritarren botoa eman ahal izateko, tabernetan bozkatzeko kutxak eta orriak aurkitu daitezke. Gainera, parte-hartzaileek ere sari bat eskuratzeko aukera izango dute. Izan ere, bozketan parte hartzen duten bezeroen artean asteburuko egonaldia zozketatuko da bi lagunentzat.

Epaimahaiaren saria, ostera, Mireia Alonso, Josu Mugerza eta Ruben Markinak erabakiko dute.

On egin!

 



 

2-FOILETOA VI GILDA LEHIAKETA 21 traz22-FOILETOA VI GILDA LEHIAKETA 21 traz2