Buztin polimerikoarekin figurak sortzen ikasteko tailerra antolatu du ...eta kitto!-k

Buztin polimerikoarekin figurak sortzen ikasteko tailerra antolatu du ...eta kitto!-k
2020/10/16 eta kitto!
Illunabarrian egitasmoaren barruan buztin polimerikoa lantzen hasteko tailerra antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak. Urriaren 28an izango da (eguaztena), 18:30ean Arrate Kultur Elkarteko gela nagusian. Arima Cooltour-en eskutik, figurak zein abalarioak egiteko balio duen material hau nola erabili ikasteko aukera egongo da: “Lehen hastapenak azalduko dituzte, hau da, forma batzuetaz baliatuta figurak nola sortu daitezkeen irakatsiko diete parte hartzen dutenei”. Helduentzat zein haurrentzat zuzendutako tailerra da berez, baina haurren kasuan heldu batekin batera gauzatu beharko dute. Izena emateko …eta kitto!-ra deitu behar da (943200918), gaurtik hasita hilaren 23ra arte (osasun neurriak zaintzeko, parte-hartzaile kopurua mugatua izango da). Tailerrak 3 euro balio du.