Egunean Behin jokoaren zuzeneko emanaldi sorta gaur abiatuko da

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
Egunean Behin jokoaren zuzeneko emanaldi sorta gaur abiatuko da
ETA KITTO 2020, Eka 10

Gaurtik hasita eta lau astez, zuzeneko beste emanaldi sorta bat egingo dute Egunean Behin jokoarekin. Lau eguaztenetan, gaueko 21:30ean, Youtubetik ikusteko eta aplikaziotik jokatzeko moduan, zuzenekoetan jauzia emango dute. Saioak Edurne Azkaratek aurkeztuko ditu eta bakoitzean gonbidatu bat izango dute, “harekin batera jardun eta jokatzeko”. Antton Telleria irrati eta telebistako esataria izango da lehen jokalari gonbidatua gaur iluntzeko saioan.

Galdera-erantzunen euskerazko jokoaren sortzaileen berbetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eta Elkar dendetako bonoak opari gisa, zuzeneko lehiaketa partehartzaile guztiei irekita egongo da. Abenduan areto batean, Azpeitiko San Agustinen egindako finalean, 150 lagunentzako jokaldi simultaneoa antolatu genuen, eta Youtube bidez konfinamenduaren erdian, apiril hasieran, 400 lagun arteko saioak izan genituen. Gonbidatuak izan ziren jokalari guztiak orduan… Orain, denentzat irekia: milaka batzuk bildu zaitezketela badakigu, eta uste dugu gure zerbitzariek eutsiko diotela”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »