Eibarren AKEBAI-k 2020. urteko memoria eta urteko oroitzapenak biltzen dituen bideoa prestatu ditu

Eibarren AKEBAI-k 2020. urteko memoria eta urteko oroitzapenak biltzen dituen bideoa prestatu ditu
2021/02/09 eta kitto!
Eibarren Akebaik iaz egindakoaren berri emateko MEMORIA prestatu eta bere webgunean eskuragarri ipini du, "Akekideen batzarrik ere egin ez denez, urtean zehar egindakoaren berri emateko". Azaldu dutenez, “2020. urtea gogoan izango dugu, zoritxarrez, denok luzaroan. Akebairi dagokionez ere ez da urte erraza izan, eta pentsatutako hainbat ekintza ezin izan dira aurrera eraman. Segurtasun neurriak ez ezik, herriko giroa eta herritarren egoera eta animoa ere aintzat hartu behar direla iritzita, egitasmo batzuk bertan behera utzi dira eta beste batzuk egokitu”. Urte latza eta zaila izan arren, baina, 2020ak ere laga dizkigu oroitzapen on batzuk eta, horiek gogoratzeko, iazko ekimenetako argazkiekin bideo hau prestatu dute: