Argazkian ikus daitekeenez, Eibarko Udalak bat egin du Euskaraldiaren hirugarren edizioarekin eta eibartarrak Euskaraldian parte hartzera animatu nahi ditu.
Eibarren dagoeneko 1.800 pertsona baino gehiagok eman dute izena (1500 ahobizi eta 300 belarriprest), eta gaurtik aurrera, 15 egunez, identifikazio-txapa bat izango dute ikusgai. Era berean, 100 erakunde inguruk eman dute izena ekimenean parte hartzeko.
Izen-ematea oraindik zabalik dago, zuzenean euskaraldia.eus webgunean, edota, online egiteko arazorik izanez gero, …eta kitto!-ren bulegoan (Urkizu 11) edo AKEBAIren bulegoan (Portalea).
#EuskaraldiaEibarko UdalaEuskara