Euskaraldiaren eskutik apirilaren 20tik maiatzaren 3ra bitartean egindako Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin, “COVID-19 koronabirusak eragindako nahitaezko etxealdian hizkuntza ohiturak aldatu edo finkatzen jarraitu dezakegula” erakutsi nahi izan dute. Horrekin batera, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozialaren lehen entrenamendua ere izan da. Bien bitartean, ekimenak iraun duen bitartean antolatzaileek sare sozialen bidez jaso dituzten bizipenen lagin batekin honako bideoa prestatu dute, bizi izandakoa gogoratzeko: “Hemen duzue sortutako olatuaren zipriztin bilketa… Heldu berriro olatuari eta jarraitu hizkuntza-ohiturak aldatzen Etxealditik…Euskaraldira!”.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri