Euskaltegietako udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Euskaltegietako udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
2022/06/01 eta kitto!
Udal Euskaltegiak eta AEK euskaltegiak udako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute. Biek ala biek ikastaro trinkoak eskainiko dituzte, uztailean zehar.

Udal Euskaltegiak 16 urtetik gorakoentzat B2 eta C1 mailak prestatzeko ikastaroak eskainiko ditu ekainaren 27tik uztailaren 22ra (aurrez aurre, goizez). Horrela, matrikula egiteko epea ekainaren 20ra arte egongo da zabalik eta euskaltegian bertan (Portalea eraikinean), euskaltegia@eibar.eus helbide elektronikoan eta 943 700 912 telefonoan eskuratu daiteke informazio gehiago.

AEK euskaltegiak, bestetik, B1, B2 eta C1 mailako ikastaro trinkoak eskainiko ditu uztailean (80 ordu). Gainera, autoikaskuntza ikastaroak (erdi presentzialak) emango ditu uztailetik irailera. Eta bestetik, 2022-23 ikasturteari begira, aurrematrikula zabalik dago (%5eko deskontuarekin). Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, euskaltegira jo (Sostoa 1, 1. solairua), eibar@aek.eus helbidera idatzi edo 943 201 379 telefonora deitu daiteke.