Euskaraldiaren bigarren edizioari hasiera eman zaio gaur

Euskaraldiaren bigarren edizioari hasiera eman zaio gaur
2020/11/20 eta kitto!
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia eta aldaketa horren bitartez euskararen erabilera handitzea du helburu. 2018ko esperientzia arrakastatsuaren ondoren, aurtengoan egun gehiago iraungo du Euskaraldiak, abenduaren 4ra arte, eta aurrekoan ezagutu genituen ahobizi eta belarriprest figurei beste bat gehiago batu zaie: arigunea.

Rol bakoitza zer den labur azaltzeko, ahobiziek ahal den guztietan euskaraz egingo dute; eta belarriprestek ez dute ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz egin beharko, baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. “Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean”, diote ekimenaren antolatzaileek.

Esan bezala, ariguneak izango dira aurtengo berezitasuna. Euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz berba egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan (barne-ariguneak) edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean (kanpo- ariguneak). Eibarren, adibidez, 83 entitatek eman dute izena, 87 egoitzatan, eta 350 arigune adostu dira guztira.

[video width="640" height="360" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/11/WhatsApp-Video-2020-11-20-at-09.05.12.mp4"][/video]