Euskarazko produkzio zientifikoari buruzko solasaldia antolatu du UEU-k bihar arratsalderako

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
Euskarazko produkzio zientifikoari buruzko solasaldia antolatu du UEU-k bihar arratsalderako
ETA KITTO 2022, Aza 14

UEUren 50. urteurrenaren baitan #SolastUEU hitzaldi-zikloa egiten ari dira hilean behin, “UEUrentzat, unibertsitate alorrarentzat zein euskal gizartearentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak lantzeko helburuarekin”. Hurrengo ONLINE solasaldia, “Euskarazko produkzio zientifikoa” izenburukoa, bihar (martitzena, azaroak 15) izango da, 18:00etan. Parte-hartzaileak Oskia Agirre (Ezagutzaren Kudeaketa Unitatearen arduraduna Arabako ESIn), Marije Bidaguren (UEUko dokumentazio-arduraduna), Gidor Bilbao (UEUren UZTARO Giza eta Gizarte Zientzien aldizkariko zuzendaria) eta Uxune Martinez (UPV/EHUko Euskampus Fundazioko zabalkunde zientifikorako arduraduna) izango dira eta moderatzailea, berriz, Koldo Garcia (ikertzailea eta UEUko Ikerketa lerroaren arduraduna).

Solasaldia Internet bidez jarraitzeko lotura hau da: https://webmintegiak.ueu.eus/b/uda-1jx-vsh-5xg

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »