Garazi Iriondo izan da Euskeraz Primeran! ekimeneko zozketako irabazlea

Garazi Iriondo izan da Euskeraz Primeran! ekimeneko zozketako irabazlea
2022/02/18 eta kitto!
…eta kitto! Euskara Elkarteak Euskeraz Primeran! kanpainarekin hartu du parte neguko merkealdien azokan.  Erosketak egiterakoan euskera erabiltzera animatzeko, hizki-zopak osatzera gonbidatu dute jendea eta, trukean, poltsa bat oparitu diete. Parte hartu duten guztien artean EMGIk (Eibar Merkataritza Gune Irekia) eman duen 100 euroko erosketa-txartela zozketatu da eta irabazlea GARAZI Iriondo Larrea izan da. Datozen egunotan Factoring-ean parte hartu duten dendetan gastatzeko aukera izango du. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!